5 jul 2010

Aste burue etxeko sofan pasa ostien, gaur iñoiz baino hobeto!!!!

Aupa danoi!!

Aste burue etxeko sofan pasa ostien, gaur barriro gorputze martxan ipiniot, eta aspaldiko partez aukin dotazen sentsaziño onenak

Astelehena: 2000 metro eta Bizikletan 40 km
Asteartea: 2100 metro eta 9 km korrikan
Asteazkena: 2200 metro pistinan eta 60 km bizikletan
Osteguna: 2250 metro pistinan eta 15 km korrikan
Ostirala: 88 km bizikletan

2 jul 2010

Gaixorik!!! Gorputzek.... basta!!

Aupa danoi!!!

Atzo arratsaldien bizikletan buelta bat emon ostien, etxera tripetako miñekin heldu nintzen, gabien botaka ibili ostien, oingo asteburuen ez dot triatloirik eingo. Deskanso eta errekuperatzera. Asmue Reinosako Triatloie eitekue zan, baia gorputzek basta ezan dozta.

27 jun 2010

Donostiako triatloi internazionala 14 garren!!!

Beste asteburu bat...

Gaur Donostiako triatloian Memorial Onditzen parte hartu dot. Irteeran 600 triatleta (Australianuek, Frantsezak....)


Igerizan betiko moduen, gaur egon dan partizipaziñuaz ba postu batzuk atzeratzuau (60 garren) eta Bizikletan eta korrikan remontada politte...

Batez ere gaur korrika ibili naz gustora. Azkenien 14 garren postue lortu dot, baia aurretik australiano eta frantsez asko eta euskadiko txapelketan 7 garrena . SAILKAPENA



Irabazliek ( Sylvain Sudrie ) kristolako karrerie ein dau 2 garrenari eta 3 garrenai 3 minutu atarata (2 australiano).



Ozo pozik eta entrenatzen segitzera...

26 jun 2010

Nire anaia 5 garren Españako txapelketetan!!!! Aupa Mikel!

Aupa danoi!!!

Beti niri buruz berbetan....
Gaur protagonistie nire anaixie!!

Gaur goizean Albaceten 23 urtez azpiko Españako txapelketan nire anaixe (Mikel Bizkarra) 5 garren geratu da. Aurreko astietan Italia aldien ibili da, bertako afizionatu mailako giroa korritzen, eta oso ondo amaitu zaben bueltie 25 garren. Buelta horrek puntu ona emon dotza eta gaur 5 garren izen da. Aupa Mikel!!

22 jun 2010

Denboraldiaren 2 zatia (1 astea)

Aupa danoi!!!

Azkenien Irailien Guadalajarako triatloie eitie pentsau dot. Triatloi honen distantziak 3000 metro uretan - 90 km bizikletan eta 20 km korrikan!!! 11 aste preparetako !!!

Aurreko astien deskantsuen egon ostien, apurke apurke barriko kilometruek sartzen hasi naz!!

Astelehena: 2000 metro pistinan eta 40 km bizikletan
Asteartea: 3250 metro pistinan eta 18 km korrikan
Asteazkena: 1600 metro pistinan eta 65 km bizikletan
Osteguna: Deskanso (comida y partida de mus !!!)
Ostirala: 2500 metro pistinan eta 40 minutu korrikan

20 jun 2010

Lekeition 14 garren!!! eta Suancesen 6 garren !!!

Aupa danoi!!!

Asteburu gogorra eta politte, atzo lekeition eta gaur Suancesen (Cantabrian) parte hartu dot, eta oso pozik amaituot karrera bietan. Lekeition 14 garren, baina aurretik 6-7 australiano sartu zien eta gaur Suancesen 6 garren.

Lekeitioko triatloian 450 triatleta salidan eta kristolako nibela, australiako selesiñue... pufff zelan duezan!!!!

Uretatik ondo urten naben (37 garren postuen), betiko antzera bizikletan erremontadatxue ein eta boxesetara 10 eko talde baten sartu nintzen, korrika ez nintzen gustura ibili baia, postu batzuk aurreratu eta 14 garren postuen sartu nintzen.

Podiunien 3 australiano: (1-Sexton, 2-Aplleton, 3- Royle), 4 garrena Hector Llanos, 5 garrena Unanue, 6 garrena eta 7 garrena beste bi australiano , 8 garren Elgezabal.... SAILKAPENA


Beste alde batetik gaur Suanceseko triatloien parte hartu dot.

Uretan 1200 metro , bizikletan 33 km eta korrikan 8,5 km. 100 partehartzaile eta eguralize dotorie!!!

Uretan ez naz ibili gustura, olatu handizak egon die eta 20 garren postu inguruen urten dot, gaur bizikletan ez dabe itzi erruberie txupetan, eta orri esker postu pillo batu aurreratu duaz bizikletan, 8 garren postuen sartu naz boxesetan, gero korrikan gaur gustura ibili ostien 6 garren postuen sartu naz metan!

Irabazlie Felix Javier Martinez, 2 garren Victor Carrera, 3 garren Fernando Garcia Aja, 4 garren Mikel Calahorra, 5 garren Hoz eta 6 garren ni.

Hurrengo astien gehixau , donosti olimpikue!!!!

15 jun 2010

Helburu barrixak!!!!

Aupa danoi!!!
Eta oin zer???

Hasiera baten Guadalajarako triatloie eiteko asmue aukin neban, baina aurten ez dot beste triatloi luzerik eingo...

Osake pentsetan ibili ostien:

Beste karrera batzuk ezetzeko goguaz, mendiko 2 lasterketetan parte hartzie pentsau dot.

Objetibo zehatzik ez dot ipiñiko, karrerak ezagutzera bakarrik jueteko asmuaz...

Uztailaren 11 an : Zumaiako flysch (27 kilometro mendixan)
Abuztuaren 29 an: Lezamako mugetatik ( 24 km mendixan)

Beste alde batetik 2 zikloturista:

Uztailaren 25 an : Indurain memoriala
Irailaren 4 an: Larrau larrau

Eta azkenik euskal zirkuituko triatloiko probak, Lekeitio, Donosti, Pamplona eta Lerate...
Bueno ba kontaukotzuek zelan duezan...

13 jun 2010

Donostin 5 garren!!!

Kaixo danoi!!!

Gaur goizean Donostiako triatloi sprint-ean parte hartu dut, Zarautzek utzi zidan arantza kentzeko asmotan joan naiz lasterketara, eta baita lortu ere (5 garren postuan sartu naiz)

Igerian 750 metro egin ditugu, 20 km bizikletan eta 5 km korrikan.

Igerian hasi naizenean txisparik gabe noala konturatu naiz (Zarautzeko paliza), horrela uretatik 40 garren postuan atera naiz. Ondoren bizikletako saioa hasi dugu eta gaur egun zoriontsu bat izan da niretzat, lehen aldiz triatloiak egiten hasi nintzenetik partzial bat 1º postuan egin dudan eguna izan da eta.

Horrela trantsiziora 14 heldu gara batera, eta azken korrika saioan ondo aritu ostean 5 garren postuan sartu naiz.

Lasterketa Jon Unanuek irabazi du, 2 garren frantsez batek, 3 garren Aritz Egea (Atzo Zarautzen aurreko postuetan sartu zen).

Asteburu honetan konturatu naiz distantzia laburretan hobeto nabilela. Zarautzeko helburua beste urte baterako!!!!

Pd: Helburua Zarautz ipintzean gauza positibo asko eman dizkit, entrenamendu luzeak egiteak triatloi laburretan hobeto ibiltzea ekarri bait dit.

Hurrengo asteburuan Lekeitio!!