13 jun 2010

Donostin 5 garren!!!

Kaixo danoi!!!

Gaur goizean Donostiako triatloi sprint-ean parte hartu dut, Zarautzek utzi zidan arantza kentzeko asmotan joan naiz lasterketara, eta baita lortu ere (5 garren postuan sartu naiz)

Igerian 750 metro egin ditugu, 20 km bizikletan eta 5 km korrikan.

Igerian hasi naizenean txisparik gabe noala konturatu naiz (Zarautzeko paliza), horrela uretatik 40 garren postuan atera naiz. Ondoren bizikletako saioa hasi dugu eta gaur egun zoriontsu bat izan da niretzat, lehen aldiz triatloiak egiten hasi nintzenetik partzial bat 1º postuan egin dudan eguna izan da eta.

Horrela trantsiziora 14 heldu gara batera, eta azken korrika saioan ondo aritu ostean 5 garren postuan sartu naiz.

Lasterketa Jon Unanuek irabazi du, 2 garren frantsez batek, 3 garren Aritz Egea (Atzo Zarautzen aurreko postuetan sartu zen).

Asteburu honetan konturatu naiz distantzia laburretan hobeto nabilela. Zarautzeko helburua beste urte baterako!!!!

Pd: Helburua Zarautz ipintzean gauza positibo asko eman dizkit, entrenamendu luzeak egiteak triatloi laburretan hobeto ibiltzea ekarri bait dit.

Hurrengo asteburuan Lekeitio!!

1 comentario: