13 jun 2010

Zarautzen huts (KO)!!!

Aupa danoi!!!

Atzo Zarautzeko triatloian parte hartu neban, eta lehen aldia izan zen triatloi batean erretiratzen naizela.


Urte guztia proba hau preparatzen pasa ostean korrika hasi nintzenean ondo ezik aurkitu nintzen eta 11 garren kilometroan lasterketa utzi nuen. Pena bat...


Igerian nahiko ongi moldatu ostean, bizikletan postu asko aurreratu nituen, horrela boxesetara 3 hordu eta 3 minututan sartu nintzen (mas o menos ondo nihoan nire helburua bete ahal izateko), baina korrika hasi eta berehala tripako minekin hasi eta komunean sartu behar izan nintzen, pirrilera handi bat bota ostean korrika egiten saiatu nintzen, baina oso debil nihoan eta erretiratzea erabaki nuen.


Lasterketa Eneko Llanosek irabazi zuen.
Pd: Hori bai, kristolako anbientea dagoen triatloia eta jendeak asko animatzen duena....

2 comentarios:

  1. Aupa Gorka! Ikusten dodanez asteburu gazi gozoa izan da zuretzat. Ikusten da etsitzen ez zaren horietakoa zarela eta horrek asko balio du bizitza honetan. Nahiz eta Zarautzen egun txarra euki Donostian karrera oso ona egin dozu.
    AUPA HI!!!

    ResponderEliminar