31 dic 2009

Durangoko San Silvestrea ( 3 garren )

Gaur Durangoko San silvestrien parte hartu dot.

8 kilometro lasterketa bat izan da, 4 kilometroko 2 buelta emon duz. Hasieran lasai urten ga, gero ia bakotza bere ritmora eta azkenien pike jejejje.
Hasiera hasieratik David Garciak alde ein dau eta atzien 3 gelditu ga berai segitzeko asmoaz, baina eziñezkue izan da.
Mugarra taldien dauen Ekaitz Kortazar, ni eta beste bat juen ga grupuen, 7 garren kilometruen Ekaitzek ritmue aldatu eta bera 2 garren eta ni 3 garren sartu gara. SAILKAPENA
Azkenien 8 kilometruek 28 mintutu eta 15 segundutan bete duaz. (media 3:32 kilometroko).
Pozik amaituok oin gabon zaharrak eta urte berrizek ondo pasau eta danoi ZORIONAK !!

28 dic 2009

10.Astea (Abenduaren 28 tik Urtarrilaren 3 ra) URTE BERRI ON!!!


Ze arin pasa dan 2009!!! Urtie amaitzeko aste honetan San Silvestrie korridu biko da gosie eiteko jaja.

Lehengo astie gogorra ein ostien, hau trankil hartuko dot.


Astelehena: 4000 metro pistinan, 140 km bizikletan eta 28 km korrikan (casi casi jajajaja, hau bromie zan, atzo pistinan 2000 metro bakarrik ein nabezan)
Asteartea: 10 km korrikan
Asteazkena: 2000 metro pistinan eta 30 km bizikletan
Osteguna: San Silvestre (Durango ) 8 Km ( 3º )
Ostirala: 85 km bizikletan
Larunbata: 2000 metro pistinan, 25 km bizikletan eta 45 minutu korrikan suabe suabe
Igandea: 1500 metro pistinan eta 20 minutu rodillon

21 dic 2009

9.Astea (Abenduaren 21 etik Abenduaren 27 ra) Eguberrion!!!!

Aupa danoi!!!!
Gabonak badatoz, eta turroiek, polboroiek eta...... jeje

Ia entrenetan hasi nazela aste batzuk pasa die, eta momentuz sentsaziño onekin nabil, aste honetan jai asko dekaguzela aprobetxau eta gogor entrenau biko da.

Astelehena: 3000 metro pistinan (150 metro * 6 serie ) (2:26-2:25-2:24-2:27-2:26-2:28)
Asteartea: 2000 metro pistinan, 40 km bizikletan eta 30 minutu suabe suabe korrikan
Asteazkena: 3000 metro pistinan
Osteguna: 2000 metro pistinan 30 km bizikletan (kriston haizea) eta 12 km korrikan
Ostirala: 80 km bizikletan
Larunbata: 2000 metro pistinan eta 14 km korrikan
Igandea: 120 km bizikletan


14 dic 2009

8.Astea (Abenduaren 14 tik Abenduaren 20 ra)

Aste hau errekuperazio astea izango da, aurreko astea gogorra egin ondoren, hau indarrak errekuperatzeko erabiliko dut, horrela gaur pistinan lasai lasai aritu naiz.
Astelehena: 1500 metro pistinan lasai lasai
Asteartea: 2500 metro pistinan eta 6 km korrikan
Asteazkena: 3000 metro pistinan
Osteguna: 1500 metro pistinan eta 12 km korrikan
Ostirala: Deskanso
Larunbata: 2000 metro pistinan 40 km bizikletan eta 12 km korrikan
Igandea: Astea lasai hasi banuen ere, azken 2 egun hauetan gogor ibili naiz, horrela gaur 2000 metro pistinan eta 88 km bizikletan. (pizkat apajaratuta jeje)

8 dic 2009

Joseba Jakaren oroimenezko lasterketa (10 garren)


Gaur goizean, Durangon, Joseba Jakaren oroimenezko proban parte hartu dut.
Lasterketa entrenamentu gogor bat bezala hartu dut, hasieran lasai irten eta apurka apurka arin bukatzeko.

Lasterketa 6,7 kilometroz osatutako ibilbidea izan da, lehendabizi buelta txiki bat, ondoren ertain bat eta azkenik itzuli haundi bat.

Hasiera hasieratik erritmo gogorrean hasi da lasterketa, ni berriz lehendabiziko itzulia trankil egin dut, 2 garren buelta hasi dugunean jendea pasatzen hasi naiz eta azkenean 10 garren tokian sartu naiz helmugan. SAILKAPENA

Erritmoak:
1 km: 3:35 ;2 km: 3:31; 3 km: 3:28 ;4 km: 3:25 ;5 km: 3:24; 6 km: 3:48 ; 6,7 km :2:22
Totala : 23:34 (media 3:31)

Entrenamendu gogor hau bukatzeko bizikletan 40 kilometro egin ditut lasterketa bukatzean.

7 dic 2009

7.Astea (Abenduaren 7 tik Abenduaren 13 ra)


Aste honetan Joseba Jakaren oroimenezko lasterketan (Abenduaren 8 ) parte hartuko dut, horrela gaur lasai aritu naiz igerian. Lasterketa hau entrenamentu moduan hartuko dut.
Astelehena: (2000 metro pistinan)
Asteartea : (1500 metro pistina, Joseba Jakaren oroimenezko lasterketa eta 40 km bizikletan)
Asteazkena: 2000 metro pistinan eta 35 km bizikletan.
Osteguna: 1500 metro pistinan eta 10 km korrikan
Ostirala: 77 km bizikletan
Larunbata: 1500 metro pistinan eta 30 km bizikletan

30 nov 2009

6.Astea (Azaroaren 30 tik Abenduaren 6 ra)


Orrialdearen azken partean aurten parte hartuko dudan lasterketak jarri ditut
Aste hau lasai astea erabaki dut, gaur rodillo apur bat.

Astelehena: 30 minutu rodillo
Asteartea: 2000 metro pistinan eta 6 km korrikan astiro astiro
Asteazkena: 2500 metro pistinan eta 30 minutu rodillon

Osteguna: 10 km korrikan (gaur lehen aldiz seriak egin ditut, 1000 metroko 3 serie, sentsazio onekin)

Ostirala: Lanetik arin irten naizela aprobetxatuz, 75 kilometro bizikletan.

Larunbata: 2010 preparatzen hasi naizenetik gaur izan da lehen eguna 3 kirolak egin ditudana distantzia olimpikoan, horrela pistinan 2000 metro, bizikletan 50 km eta korrikan 12 kilometro egin ditut.

Igandea: 1500 metro pistinan eta 30 minutu rodilloan.

23 nov 2009

5. Astea (Azaroaren 23 tik Azaroaren 29 ra

Astelehena: 2000 metro pistinan eta 6 km korrikan
Asteartea: 2500 metro pistinan.
Asteazkena: 2000 metro pistinan eta 30 minutu rodillon
Osteguna: 1500 metro pistinan eta 10 km korrikan (apurka-apurka sentsazio hobeekin)
Ostirala: 60 km bizikletan
Larunbata: 75 km bizikletan
Igandea: 2000 metro pistinan eta 12 km korrikan

16 nov 2009

4.astea (Azaroaren 16 tik Azaroaren 22 ra)

Gaur Azaroak 16 euskal federazioak egutegia atera dau. Zarautz Ekainaren 12 an izango da, lehenago Durangoko duatloia eta gernikako duatloiak izango ditut helburu. Eta triatloiei dagokionez zarauzkoaren aurretik debakoa eta bermeokoa izango dira niretzat garrrantzitsuenak.

Hauek dira 4 asteko entrenamenduak.

Astelehena: 1500 metro pistinan (Sentsazio onak errekuperatzen)
Asteartea: 2000 metro pistinan eta rodillo 15 minutu
Asteazkena: 8 km korrikan suave suave
Osteguna: 2500 metro pistinan
Ostirala: 50 km bizikletan
Larunbata: 1500 metro pistinan, 20 km bizikletan eta 10 km korrikan
Igandean: 1500 metro pistinan, 59 km bizikletan

13 nov 2009

3.Astea (Azaroaren 9 tik Azaroaren 15 era)

Gaur barriro entrenetan hasi naz, aste oso bat gripeaz egon ondoren bizikletan bueltatxo bat emon dot.

Hauek dira 3 garren asteko entrenamenduak:

Astelenetik-Ostegunera (Gaixorik)
Ostirala: 42 km bizikletan
Larunbata: 1500 metro pistinan
Igandea: 57 km bizikletan

10 nov 2009

2. Astea eta 3. Astea (Gripe A)


2.Astea (Azaroaren 2 tik Azaroaren 8 ra)


Azaroaren 2 an lanera joan nintzen, eta kalenturarekin bukatu nuen eguna, horrela eta astebetez Gripearekin ohean egon naiz, gaur azaroak 10, oraindik ere ez naiz errekuperatu, eta 3 garren aste hau ere ezer egin gabe pasatuko dudala uste dut.


1.Astea (Urriaren 26 tik Azaroaren 1 era)

Hemendik aurrera nire asteko entrenamenduak jarriko ditut.

1.Astea (Urriaren 26 tik Azaroaren 1 era)

Astelehena: 1500 metro Pistinan
Asteartea: Deskanso
Asteazkena: 2500 metro Pistinan
Osteguna: 1500 metro Pistinan eta 6 kilometro Korrikan
Ostirala: 30 km Bizikletan
Larunbata: 1500 metro Pistinan
Igandea: 46 Km Bizikletan

Lehen asteetan batez ere pistinan arituko naiz, oraindik kirol guztietan lasai.

Helburuak (Bihotza eta hainkak berriz ere martxan)


Orrialde honetan nire entrenamenduak eta nire kompetizioei buruz hitz egingo dut.


2009 ko denboraldia amaitu ondoren, urriak 26 an hasi naiz berriz ere entrenatzen. Objetibo nagusia aurten Zarautzeko Triatloian parte hartzea eta 4 hordu eta 25 minututik jaistea izango da.