18 abr 2010

San Adriango Duatloia (7 garren!!)

Aupa danoi!!!
Atzo San Adriango duatloien parte hartu neban, aurten euskal zirkuiturako puntuablie.
Karrerie 6,5 km korrikan gero 26 km bizikletan eta gero 3 km korrikan izen die.

Salidan 125 duatleta egongo giñen eta nibela nahiko bajue, Arrigorriagakin koinziditzen zaben karreriek ta.

Hasiera hasieratik 8-10 eko grupo bat aurrera juen zan (Mikel Otaegik tiretzen), ni bigarren grupo baten beste 6-7 kin, nahiko arin korridu neban. Gero bizikletan aurreko grupoko jendie arrapetan hasi nintzen eta momentu baten 3 garren jarri nintzen, bain katiek urten zoztan eta gelditu ein bier izen nintzen katie sartzen.
Orduen atzetik Igor Floresek arrapau naben eta berak barriro aurrien sartu oztan, olan trantsiziñora 6 garren sartu nintzen, baia korrika puesto bat galdu neban.
Gustura eta pozik amaitu neban karrerie, eta minik barik!!

Karrerie Mikel Otaegik irabazi eban, 2 garren Aitor Regillaga, 4 garren Igor Flores (txirrindulari ohia) eta ni 7 garren. Aber klasifikaziñuek jartzen dabezan!

Hurrengo karrerie seguramente Arbizuko Duatloie!!!

2 comentarios:

  1. Indartsu ikusten zaitut!! Ni ordea forma galtzen ari naiz poliki poliki... Eta eguraldi honekin bizikleta hartzeko gogoak ditut, korrika egin baino gehiago. Egingo dudan azken lasterketa Bilboko Erdi Maratoia izango dela uste dut. Baina bueno, nunca se sabe...

    Zorionak Gorka, ea noizbait ikusten garen!

    ResponderEliminar
  2. Eskerrikasko!!

    Suerte Bilboko Erdi Maratoian!!!
    Eta badakizu datorren urtien zu be duatloietara eeee!!!

    ResponderEliminar