5 sept 2010

Guadalajarako Triatloia (26 garren!!!)

Aupa danoi!!


Atzo Guadalajarako triatloian parte hartu neban. Triatloi honetan egin behar zien distantziak (3000 metro igerian, 81 km bizikletan eta 20 km korrikan).
Aurten 2 garren aldia distantzia honetan parte hartzen dotela (Lehendabizikoa Zarautzen)

Arratsaldeko 2 etan ein zan triatloie eta uraren tenperatura 24 gradutan, asike neopreno gabe!!!!



Uretan nahiko ondo ibili nintzan eta 30 garren postuan irten nintzen, ondoren bizikletako saioa(dana gora eta behera). Bizikleta saioan oso gustura ibili nintzen eta gorputzak oso ondo erantzun zoztan. Olan postu pillo bat aurreratu eta boxesetara 11 garren postuan heldu nintzen (Bizikletako partziala 9 garren).



Horrela azken saioan hasi giñen. Korrikan 4 itzuli 5 kilometrotakoak. Lehendabiziko itzuli 2 ak oso ondo 45 minututan (10 kilometro), 3 garren itzulian indar barik gelditzen hasi nintzen, hala ere nahiko ongi, baia 17 garren kilometro inguruan (el hombre de mazo jajajajaja) eta postuak galtzen hasi nintzen, horrela helmugara 26 º postuan.









Pd: Orain arte distantzia honetan egin dudan lasterketa onena, baia oraindik badago zer ikasi. Triatloi honetan ataratzen dudan konklusioa, bizikleta saioan gehiago erreserbatu banu, ziur asko 15 garren tokian heltzeko aukera izango nukeen.


Pozik eta pizkanaka pizkanaka experientzia hartzen jejeje!!!!
Sailkapen ofizialen zain, argazki baten behin behineko emaitzak!!!





No hay comentarios:

Publicar un comentario