Gorka Bizkarra: "Triatloia nire bizimodua da, horretarako bizi naiz"
2014-11-27 10:00 KIROLAK MAÑARIA
Santanderko triatloi taldean dabil Gorka Bizkarra mañariarra, eta aurten denboraldi bikaina osatu du. Mailaz igo da taldea, eta berak hamahiru bider zapaldu du podiuma. Triatloia, bere bizitzeko modu hori, entrenatzaile pertsonal eta igeriketa irakasle gisa dituen lanekin bateratzen du. Egiten duen horretan gustura eta pozik dabilela igartzen zaio.
Hamahiru podium egin dituzu aurten, eta horietatik hiru garaipenak izan dira. Balantze ona, ezta?
Bai. Orain arte, 2008an hasi nintzenetik, egin dudan denboraldi onena izan da. Ekainean oso indartsu egon nintzen, eta asteburu berean lasterketa bi irabazi nituen, Aritzalekun eta Suancesen (Kantabria, Espainia). Ironmana prestatzen nenbilen, eta lasterketa oso onak irten zitzaizkidan.
Zelan Ironmanean?
Nizako Ironmanean egon nintzen. Nire intentzioa Hawaikora sailkatzea zen, Munduko Txapelketara. Baina ezin izan nuen; oso partzial ona egin nuen igerian eta bizikletan, baina korrika ez. Aurreko asteburuetan lar lehiatu nintzen, eta prestaketa aldatu egin behar da. Ez zen lasterketa txarra izan, hamar ordu eta hamaika minutuan bete nuen, baina azkenean ez zen irten nik nahi nuena.
Azkenaldian krosean ere ibili zara: Bilboko Herri Krosean, adibidez.
Irailean amaitu genuen denboraldia. Santanderko taldeagaz Promozioko Kluben Liga irabazi genuen, eta Bigarren Mailara igo ginen. Sei astez atseden hartu nuen, eta dagoeneko hurrengo denboraldiari begira entrenatzen hasi naiz. Bilbon zortzigarren egin nuen 34 minutugaz, eta azaroa izateko ondo dago.

"Orain dela hamar urte ni bakarrik joaten nintzen korrika Mañaritik Durangorako espaloitik" |
Zelan sortu zitzaizun Santanderrera joateko aukera?
Triatloian 2008an hasi nintzen, Abadiñon, eta 2012an Saltoki talde nafarrak fitxatu ninduen. Oso talde ona zen, baina Mugarrara etortzea erabaki nuen iaz, Durangokoa zelako eta kuadrilla giroa zeukalako. Gustura egon nintzen, baina triatloia oso garestia da, eta inskripzioak gero eta garestiagoak. Castro-Urdialesen oso lasterketa ona egin nuen, seigarren sartu nintzen, eta Santanderko taldeko presidenteak euren taldera batzeko gonbidapena egin zidan. Ikusi nuen ez zela goi mailako taldea, baina bai gastuak ordaintzen dituena: inskripzioak eta bidaiak ordaintzen dizkigute. Oso gustura egon naiz aurten, eta datorren urtean ere geratuko naiz.
Eta zelan ikusten duzu igoera?
Bigarren Mailara igo gara. Espainian, hamabost talde daude Lehen Mailan, beste hamabost Bigarrenean, gero Promozioko Liga dago, eta, ostean, gainerako talde guztiak. Presidenteak-eta esan didatenez, helburua Bigarren Mailan mantentzea izango da. Lasterketa batzuk nahitaez egin beharrekoak dira puntuak lortzeari begira, eta horiek ahalik eta ondoen egiten saiatuko gara.
Zer duzu nahiago, triatloia, duatloia edo krosa?
Triatloian gusturen. Orain, azaro-abendu partean, korrika egiten dut, forma hartzen joateko. Martxo aldera duatloiak egiten ditut, eta apirilean, eguzkia irtetean, triatloiekin hasten naiz. Triatloitik, gehienbat, bizikleta gustatzen zait.
Zerk erakartzen zaitu triatloitik?
Lasterketako giroak, lagunak egiteak, dagoen lehiak... Nire bizimodua da, horretarako bizi naiz.

"Orain arte, 2008an hasi nintzenetik, egin dudan denboraldi onena izan da” " |
Eta zure ustez, zergatik egin du gora kirol horrek?
Ez dakit, beharbada, moda kontua izango da. Orain dela hamar urte ni bakarrik joaten nintzen korrika Mañaritik Durangorako espaloitik. Orain, edozein ordutan dago jendea. Akaso krisiak ere lagundu du; jendeak bizitza egiteko beste modu bat topatu du kirolean. Gero, entrenatzeko erraza da. Hiru kirol dira, eta ez da hain nekagarria. Egunero aldatu dezakezu; egun batean korrika, beste batean bizikletan, eta hurrengoan igeri egin ahal duzu.
Entrentzaile pertsonala eta igeriketa irakaslea ere bazara. Afizioa lanbide bihurtu duzu.
Txikitatik gustatu izan zait planifikazioa. Ibaizabal ikastolan batxilergoa egin nuenean, nire helburua Gorputz eta Kirol Hezkuntza ikasketa egitea zen, baina ez neukan nota nahikorik. Erdi mailako ziklo bi egin nituen: mekanizatua eta administrazioa. Baina bizi osoa prentsa batean lan egitea oso gogorra zela konturatu nintzen, eta kirol arloko ziklo bat ikasi nuen. Gero, beste titulu batzuk atera ditut: nutriziokoa, entrenamendu pertsonalizatukoa –hirugarren graduan nago, edozein entrenatzeko moduan–, igeriketakoa... Iaz autonomo egitea eta nire negozioa martxan jartzea erabaki nuen; izan ere, jende nahikoren entrenamenduak eroaten hasi nintzen. Hamar hil daroadaz, eta ondo dago. Helbide elektronikoz asteroko entrenamenduak bidaltzen ditut, eta Whats-app bidez zalantzak argitzen ditut. Bestalde, arratsaldetan Tabirako klubeko umeekin egoteko zortea daukat. Oso ondo pasatzen dut, barre asko egiten dugu, eta zarata apur bat ere bai [barrez]. Ea jarraitzen dugun!
Etorkizunerako erronkarik?
Embrunmana. Alpeetan egiten den ironman gogor bat da, antzeko distantziekin: lau kilometro igeri, 188 bizikletan eta 42 korrika. Urtero abuztuaren 15ean egiten da, eta horixe prestatu gura dut. Izoard mendatea igotzen da, Tourrean igotzen den hori. Alpe D’Huezeko proban ere parte hartuko dut, Alpeak ikusi, Tourra ere pasatzen da... Beraz, datorren urteko oporrak programatuta dauzkat. Disfrutatzea da nire helburua.

No hay comentarios:
Publicar un comentario