31 may 2010

Debako Triatloia (10 garren!!!)

Atzo beste triatloi baten parte hartu neban, oinguen Deban izen zan.

Zapatuko karreratik pizkat kantsaute heldu nintzan, baia nahiko pozik amaitu neban eindako karreriaz.


Uretatik 32 garren urten nintzen, bizikletan itziar igoten puesto pillo bat aurreratu nebazan, baina bajatzen bidie bustite egon zan eta astiro astiro bajatu neban. Olan trantsiziñora 14 garren postuen sartu nintzen eta korrikan oso ondo ibili nintzan, azkenien 10 garren amaitu neban.

Egoitz Zalakainek irabazi zaben.

Hurrengo probie Ondarrun!!! eta aste bi barru ZARAUTZ!!!!


29 may 2010

Bermeoko Triatloia ( 9 garren!!!!)

Aupa!!!

Atzo Bermioko triatloien parte hartu neban, eguraldi politte, nibel politte eta karrera nahiko ona urten jatan.


Uretatik 16 garren postuen irten nintzen (momentuz, eta triatloiek eiten hasi nintzenetik uretatik urten nazen posturik onena), baia atzo ez zan nahikue izen postu hortan urtetie, ze aurrien segiduen ondo konpondu zien eta 8 ko grupo bat (Felix Martine, Egea , Zalakain, Agirresarobe, Garate, Ritxard...)ein zan aurrien eta ni atzetik aurrera bakarrik intentau neban, baian alperrik izen zan, olan bizikletako zirkuitu guztize ize bakarrik ein naben.

Eskerrak Aitor Regillaga arrapau nebala eta bere errelebo batzuei esker 9 eta 10 garren postuetan sartu giñen boxesetara.

Azken korrikako partzialien 9 garren postuen mantendu nintzen eta bizkaiko txapelketan 2 garren amaitu neban.

Triatloie Felix Javier Martinezek irabazi eban eta 2 eta 3 garren Egea eta Zalakain izen zien.

25 may 2010

31.Astea (Maiatzaren 24 tik Maiatzaren 30 era)


Aste bat gutxiau Zarautzerako, ia topera apurke apurke...


Astelehena: 2500 metro igerizan
Asteartea: 82 km bizikletan
Asteazkena: 2200 metro pistinan eta 15 km korrikan
Osteguna: 3600 metro pistinan
Ostirala: 55 km bizikletan

23 may 2010

Zierbenako Triatloia (6 garren!!!)

Kaixo danoi!!!

Gaur goizien Zierbenako triatloien parte hartu dot, aurtengo euskal zirkuituko lehendabiziko probie izen da eta distantzia olimpikuen ein du (1500 m igerizan-45 km bizikletan eta 10 km korrikan)



Igerizan nahiko ondo ibili naz eta hau izen da klabie gaur ein doten karrera ona eiteko. 30 garren postu ingurue urten naz Felix Javier Martinez eta Aitor Tejeriakin batera, olan bizikletan apurka apurka aurrera jun ga eta Mikel Elgezabal kendute aurrien aukin doguzan triatleta guztizek arrapau duz.


Korrikan oso gustura ibili naz eta 10 kilometruek 35:41 minututan ein ostien 6 garren postuen sartu naz metan. Oso oso pozik, momenturaino ein doten triatloi onena eta xempereko triatloie ez zala kasualidadie bakarrik izen konfirmetan.

Karrerie Mikel Elgezabalek irabazi dau, 2 garren Felix Martinez, 3 garren Jon Unanue, 4 garren Aritz Egea , 5 garren Egoitz Zalakain eta 6 garrena ni.



Hondarribiko triatloia taldeka


Atzo Hondarribin taldeka euskadiko txapelketako triatloi egin ginun.

Eguraldi oso ona ein zaben. Abadiñokuek 2 talde ein ginuzan. Gure tadie Pedro, Mikel , Iker eta Ni.

Bizikletan eta korrika oso fuerte ein genduza, uretan fallau giñun apur bat, baia karrera oso politte urten jakun eta 8 garren postuen sartu giñen (38 ekipotatik)

18 may 2010

30. Astea (Maiatzaren 17 tik Maiatzaren 23 ra)

Aste honetako entrenamenduek:
Astelehena: 2800 metro pistinan
Asteartea: 1500 metro pistinan eta 16 km korrikan
Asteazkena: 85 km bizikletan
Osteguna: 2500 metro pistinan eta 10 km korrikan
Ostirala: 60 km bizikletan

16 may 2010

Aurtengo azken duatloia (Bilbon 14 garren!!!)

Aupa danoi!!!
Atzo aurtengo azken duatloien parte hartu neban, Bilbon.

Nibel politte egon zan, kanpotar batzuk (Capoferri, Galinier, Attad...) eta eukal zirkuituan aurrien ibili diezan duatletak (Kepa Ruiz, Etxeandia, Yus, Aguirre, Urizar anaixak...). Guztira 280 duatleta.
Lehenengoko 5 kilometruek oso arin ein genduzan, nik 16 minututan (21 garren partziala), gero bizikletan remontada polite ein naben artxanda igoten (8 garren partziala), baina azken korrikako 2,5 kilometruek ez jatezan ondo urten eta azkenien 14 garren postue sartu nintzen.
Karrerie Lauren Galinierrek irabazi eban, 2 Capofferri eta 3 garren eta lehen euskalduna Kepa Ruiz.
Duatloi tenporadie amaitute, oin triatloietan disfrutetako goguekin. Datorren astien 2 karrera, larunbatien Hondarribin taldeka, eta Igandien Zierbenan Olimpikue!!!
Duatloiko resumena:

7º San Adrian
8º Arbizu
10ºEgues
11º Ermua (Bizkaiko txapelketan 3º)
11º Astillero
14º Bilbo
14º Barakaldo
57º Durango


Duatloiko objetibuek kunplidute.

10 may 2010

29.Astea (Maiatzaren 10 etik Maiatzaren 16 ra)

Aste bat gutxiau Zarautzerako!!! Bakarrik 5 aste gelditzen die!!!
Argazkizek Ermuko duatloikuek





Astie lasai hasiot, gaur pistinan 2250 metro suabe suabe.
Asteartea: 2000 metro pistinan eta 75 minutu korrikan (momentuz ein doten korrika saio luziena)
Asteazkena: 2800 metro pistinan eta spinining ordu bat


Osteguna: 2000 metro pistinan eta 45 minutu korrikan lasai lasai
Ostirala: 80 km bizikletan

8 may 2010

Ermuko duatloia (11 garren)

Aupa danoi !!!

Atzo Ermuko duatloien parte hartu naben. Bizkaiko distantzia sprinteko txapelketa izen zan. Bertan 140 duatleta egon giñen eta eguraldi politte aukin giñun.


Hasiera hasieratik Raf Baugh australarriara nabarmendu zan, bere atzetik danak ilaran. Lehengo trantsiziñora 19 garren postuen heldu nintzen, Luis Mari Urizarrekin batera, gero bizikletan remontada politte ein eta bosesetan 11 garren sartu nintzen, azken partzialien postu hau mantentziaz konformau nintzen.


Bizkaiko txapelketa Kepa Ruizek irabazi eban eta ni 3 garren sartu nintzen.


Ekipoko lana be oso ona izen zan atzo, taldeka mutiletan eta nesketan bizkaiko txapeldun irten giñen. Oso pozik danok!!!!


Sailkapenak EkipokoSailkapenak Aber argazkizek ipintzen dabiezan festaken


Hurrengo lasterketie Bilbon eta gero triatloiek!!!!


Forma onien nau oin da, aber Zarauzko triatloirano aguantetan dun!

4 may 2010

28.Astea(Maiatzaren 3 tik Maiatzaren9 ra)

Aste barri bat eta ia 6 aste bakarrik Zarautzerako!!!

Astelehena: 2800 metro pistinan
Asteartea: 2000 metro pistinan eta 10 km korrikan
Asteazkena: 2600 metro pistinan eta 25 km bizikletan
Osteguna: 2000 metro pistinan eta 50 minutu korrikan
Ostirala: 80 km bizikletan

2 may 2010

Senpereko triatloia (10 garren)

Azkenien ein du aurtengo debute triatloietan, eta oso ondo gainera.

Gaur eguerdizen Senperen triatloie ein dot. Igerizan aurreko urtiekin konparaute zeozer mejorau dotela uste dot, eta 45 garren postu inguruen urten dot lagotik. Gero bizikletan kristolako partziala ein ostien boxesetan 15 garren postu inguruen sartu naz, eta korrikan be fin ibili naz, azkenien 10 garren amaituot karrerie eta oso pozik.

Euskaldun askok parte hartu dau karreran, Peru Alfaro izen da onena 2 garren geratuz.

Oin duatloi bi (Ermua eta Bilbo) eta gero euskal zirkuituko triatloi gehienak korridukuaz, aber olan segitzen doten!!!