26 sept 2010

Urteko azken triatloia:Santanderren 7 garren!!

Aupa danoi!!!




Atzo izan zen, urte honetan parte hartu dudan azken triatloia. Santanderren izan zen triatloia.


Nibel politte egon zan (Hector Llanos, Jon Unanue, Felix Martinez, Aja, Ainhoa Murua....).





Uretan onena Jon Unanue izan zen eta 2 garren Hector Llanos, ni 18garren postu inguruen urten nintzen uretatik grupo majo baten (Felix Martinez, Fernando Garcia Aja, Javier Hoz....), olan bizikletan Jon eta Hectorrek erreleboka aldie atara zabien eta gu atzetik ez giñen konpondu, denbora guztian golpeka jun giñen. Hala eta guztiz ere Jon eta Hector kendute aurretik ibili zien triatleta guztizek arrapau giñuzan.





Trantzisiñora 15 eko grupo baten sartu nintzen, podiuneko 3 garren postue eta top-10 disputetako asmuaz. Korrika apurka apurka postuak aurreratu eta azkenean 7 garren postuan sartu nintzen.

Sailkapenak www.fetricantabria.com/clasificaciones/htm

1-Hector Llanos
2-Jon Unanue
3-Felix Martinez
4-Fernando Garcia Aja
5-Marcos Mendiola
6-Javier Hoz
7-Gorka Bizkarra
8-Ainhoa Murua

Pd: Oso pozik eindako karrerangatik eta urtea sentzazio onekin bukatuta orain deskantzatzera!!!



Hurrengo egunetan urte osoko kronika!!!

19 sept 2010

Autonomi arteko Españako Txapelketa!!

Aupa danoi!!

Asteburue Galizian (Cangas de Morrazon) pasau dot, euskadiko selekziñuaz Españako autonomien arteko txapelketan.

Karrerak atzo arratsaldien izen zien, Neskak 16:00 etan eta Mutilak 18:00 etan, eguraldi polite ein zaben. Distantzia sprinteko probie izen zan (750-20-5). Neskek emaitza polite atara zabien 4 garren postuen geratuz, gu okerrau 9 garren postuen. Azken generalien 7 garren.

Mutilen sailkapena Nesken Sailkapena Sailkapen Orokorra

Uretan nibel oso ona egon zan eta eskerrak bizikletan kilometro bateko errepetxo bat igo giñule, olan postu mordo bat aurreratu eta sailkapenaren erdi inguruen amaituz 59 garren. Uretan 99 garren, biziletan 6 garren eta korrika 50 garren ein neban SAILKAPENA

Pd: Oso pozik, eta esperientzia barri bat, jende asko ezagutu eta ondo pasau dot!!!! Hemendik eskerrikasko euskadiko selekziñuai!!!

12 sept 2010

Comillaseko triatloia: Txartel horia!!!!

Aupa danoi!!!

Atzo Comillaseko triatloian parte hartu neban. Triatloi hau distantzia olimpikoan ein zan. Irteeran 125 triatleta eta nibel oso ona (Unanue, Felix Martinez, Pontano, Santamaria....)

Uretan ez nintzen oso gustura ibili, eta 25 garren postu inguruen urten neban uretatik, bizikletan betiko lez postu asko aurreratu nebazan eta boxesetan 9 garren sartu nintzen, korrika saioan postue mantentzie lortu neban.


Ezuztekue klasifikaziñuek ikusterakuen izen zan (13 garren ipini oztien).


Juezei galdetzera juen nintzen, eta gorrue juezai eskure ez emotiarren txartel horixe eta sailkapen nagusisen 2 minutu atzerau ipini doztien.

Lehendabiziko aldiz triatloi baten txartel bat ikusten dotela.....
Triatloie Jon Unanuek irabazi eban.

Triatloi hau ahaztu eta ondo deskantsau ostiralien galizia aldera euskal selekziñuaz dana emotera

Galiziara joango garen triatletak

9 sept 2010

Euskadiko selekzioarekin Españako autonomien arteko txapelketara!!!!!!


Kaixo danoi!!!

Aurten inoiz egin dudan denboraldi onena izan da eta horri esker Euskadiko selekzioak deitu dit, Españako autonomien arteko txapelketan parte hartzeko.


Aurten irailaren 18 an izango da eta Galician (Cangas de Morrazon). Autonomi bakoitzak 8 gizon eta 8 emakume selekzionatu behar ditu.






Oso pozik eta dana ematera juengo ga, aurretik oingo asteburuan beste triatloi batean parte hartuko dot (Comillaseko triatloiean).


Aste hau lasai lasai ibili naz, guadalajarako esfortsuak errekuperatzen!

5 sept 2010

Guadalajarako Triatloia (26 garren!!!)

Aupa danoi!!


Atzo Guadalajarako triatloian parte hartu neban. Triatloi honetan egin behar zien distantziak (3000 metro igerian, 81 km bizikletan eta 20 km korrikan).
Aurten 2 garren aldia distantzia honetan parte hartzen dotela (Lehendabizikoa Zarautzen)

Arratsaldeko 2 etan ein zan triatloie eta uraren tenperatura 24 gradutan, asike neopreno gabe!!!!



Uretan nahiko ondo ibili nintzan eta 30 garren postuan irten nintzen, ondoren bizikletako saioa(dana gora eta behera). Bizikleta saioan oso gustura ibili nintzen eta gorputzak oso ondo erantzun zoztan. Olan postu pillo bat aurreratu eta boxesetara 11 garren postuan heldu nintzen (Bizikletako partziala 9 garren).



Horrela azken saioan hasi giñen. Korrikan 4 itzuli 5 kilometrotakoak. Lehendabiziko itzuli 2 ak oso ondo 45 minututan (10 kilometro), 3 garren itzulian indar barik gelditzen hasi nintzen, hala ere nahiko ongi, baia 17 garren kilometro inguruan (el hombre de mazo jajajajaja) eta postuak galtzen hasi nintzen, horrela helmugara 26 º postuan.









Pd: Orain arte distantzia honetan egin dudan lasterketa onena, baia oraindik badago zer ikasi. Triatloi honetan ataratzen dudan konklusioa, bizikleta saioan gehiago erreserbatu banu, ziur asko 15 garren tokian heltzeko aukera izango nukeen.


Pozik eta pizkanaka pizkanaka experientzia hartzen jejeje!!!!
Sailkapen ofizialen zain, argazki baten behin behineko emaitzak!!!